Begiradak: Begiradak zer diren

2005/11/08

Begiradak zer diren


Gure inguruan gauza asko daude. Horietako batzuetaz baino ez gara ohartzen, baina begiratzen duguna da benetako izaera duena. Begiratzen duguna garrantzitsua da gure begiradaz ikusten dugulako eta gure begiradak erabateko izaera ematen diolako. "Begiradak" izeneko bitakora honen bidez, hain zuzen, gure begiradak hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriei emango dien izaera ezagutzeko parada izango dugu, elkarkidetzan eraikitako idazkien bidez.

6 Komentarioak:

  • Begiradek mila hitzek baino gehiago esan dezake. Kaletik zoazela hainbat begirada gurutzatzen dira: hauetako askok ez digute ezer pentsarazten baina beste batzuk gurutzatzearekin bakarrik mila gauza esaten dizkigutenak eta pentsazten dizkigutenak. Hainbat sentimendu espresatzen dira begiraden bitartez: maitasuna, tristura, poztasuna, gorrotoa...
    Begirada bakoitza mundu bat dela esaten denean, nire ustez egi biribila da, begirada bakoitzak bere esanahia duelako, nahiz eta segundu batekoa izan eta edozein pertsonarena edo ezagunena izan.

    By Blogger Aitz Bengoetxea, at 4:19 p.m.  

  • Begiradak oso garrantzitsuak dira,hain zuzen ere begirada batetatik ezaugarri asko atera dezakeguz:Koloreak, tamaina,...
    Begirada baten bidez maitasuna ere sortzen da,bertan gauza asko ikusten direlako,beste pertsona maite baduzu begirada horretan adieraziko diozu zeren eta begirada batek mila hitzek baino gehiago balio du.

    MAIDER LARREA MANZARRAGA
    Gizarte h. 2.maila

    By Anonymous Anonymous, at 5:01 p.m.  

  • Begiradak oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan. Alde batetik, mundua ezagutu eta behatzeko tresna dira. Bestetik, gure sentimenduen adierazle izan daitezke. Hasarrea, zoriontasuna, beldurra, urduritasuna, lasaitasuna ... eta beste hainbat sentimendu islatzen dira begirada baten bidez.
    Hona hemen interneten aurkitutako helbide interesgarri bat http://perso.wanadoo.es/anaisabelcapilla/miradas_amigas.htm
    Jaione Ramirez

    By Blogger jaio, at 3:25 p.m.  

  • Begiradak oso garrantzitsuak dira gure bizitzetan. Alde batetik ingurunea behatu eta ezagutzeko tresna dira. Bestalde gure barreneko sentimenduen adierazle dira. Beldurra, zoriontasuna, haserrea,lotsa... eta beste hainbat sentimendu islatzen dira begirada baten bidez. Hona hemen interneten aurkitutako helbide interesgarri bat http://perso.wanadoo.es/anaisabelcapilla/miradas_amigas.htm
    JAIONE RAMIREZ

    By Blogger jaio, at 2:41 p.m.  

  • Blog honek, gu guztion begiradak ditu protagonista ; gure begiradek diotenari garrantzia asko ematen dien hausnarketa ugari irakurri ditut bertan. Oraingoan kontrakoari eman nahi diot garrantzia, geuk begiratutakoren irakurketari. Begirada beste irakurketa dago. Guk izandako sentipen, sentsazio, esperientziek,... begiratzeko era bat emango digute eta ondorioz irakurtzeko era ezberdinak.

    Errealitatearen erlatibotasuna honetan datza ain zuzen ere, hau da, nire sentipenek, sentsazioek, espenientziek,... emongo didaten begiratzeko eran eta nire begiratzeko erak emango didan sentipen, sentsazio, esperientzietan. Batak bestea sortuz eta denek ni aberastuz.

    Honetarako experimentu txiki bat proposatzen dut : Sarionandiaren estazioko begiradak liburuaren deskribapen hau.

    Gure barruan denek estazio ezberdin bat irudikatu baietz apostu !
    Itsaso Saizar

    By Anonymous Anonymous, at 7:14 p.m.  

  • Begirada gorputzeko ispilua dela betidanik entzun dugu, eta egia da, begirada batekin pertsonaren hainbat gauzetaz kontura zaitezke,begirada bat mila hitz baino gehiago esaten digu, beraz, argi dago bedirada bat asko balio duela

    Maria Fernandez

    By Anonymous Anonymous, at 10:13 p.m.  

Post a Comment

<< Home