Begiradak: Ikaslearen protagonismoa irakaskuntzan

2005/11/09

Ikaslearen protagonismoa irakaskuntzan

Ez da ahaztu behar hezkuntzaren ikuspuntutik ikasleak izan behar duen protagonismoa. Berdin zure moduko heldua bada zein haurra den kasuetan ikasleak entzunez soilik ez du ikasiko.
Ekinez bidea egiten dela aspaldiko kontua da Lao-Tse pentsalariaren honako aipuak dakarrenez:

Berba egiten badidazu entzungo dizut
erakusten badidazu ikusiko dut
saiatzen utz nazazu eta ikasiko dut

14 Komentarioak:

  • Betidanik eskolan izan dugun papera pasiboa eta erreproduzitzailea izan da. Nahiz eta gaur egun, egoera hau aldatzeko lan egiten hasiak diren aditu asko. Baina, egia esanda uste dut aldaketa hain sakona suertatzea oso oso zaila dela. Alde batetik, irakasleek lan handia egin behar dutelako hezkuntza metodologia aldatzeko. Bestalde, geure gizartea benetan ez gaituelako kritikoak izateko hezitzen, hau da, errazago da geure gain kontrola edukitzea txikitatik irakasleak esaten duen edozerri baietz esaten erakusten badigute. Eta hain zuzen ere hau da gertatzen zaiguna, horrela, geure bizitzaren beste arlo guztietan berdin jokotuko dugu ezer kolokan jarri gabe. Baina, uste dut aldaketa gauzatzeko momentua heldu dela, horregatik, profesional moduan lan asko daukagu egiteke!

    By Blogger udaberria86, at 3:47 p.m.  

  • Ados nago guztiz testuak dioenarekin. Ezin dugu inoiz ahaztu hezkuntza eraginkorra izatea nahi baldin badugu, bi faktore direla parte hartu behar dutenak: irakaslea eta ikaslea. Batzutan ikaslearen paperari protagonismoa kentzen zaio, baina, azken finean, ikasleak klasean zerbait ikasi dezala da helburua eta, eroso sentitzen ez bada (ez badu parterik hartzen, entzun besterik ez badu egin behar, bere iritziak kontutan hartzen ez badira...) ez da inola ere helburu hau beteko.
    Ikaslea praktikara bultzatuz gero, motibazioa izatea lortuko dugu eta hau da, hain zuzen ere, ikasteko bide bakarra.

    By Blogger maitebilbao, at 2:50 p.m.  

  • Gaur egun ikusiten ari gara, eskola tradizionalaren metodologia erabiltzen dutenak gero eta gutxiago direla. Ordua izan da metodologia hau erabiltzen uzteari. Hezkuntza tradizionalari uko egin behar zaio, hezkuntzak beharrezkoak diren agente bi dituelako, ez bat bakarrik. Ikas- irakas prozesuan agente bi erabiltzen direlarik, irakaslea eta ikaslea.
    Elkarrekintza baten bitartez, denok denongandik ikasi dezagun.
    Denok zerbait aporta dezakegu eta besteengandik hartu, honela elkartrukaketa bat egonez.Gainera bakoitzak bere kabuz ikasiz.
    Hezkuntza tradizionala alde batera utzi behar da, autoritarioa eta memoristikoa delako.

    By Blogger Aitz Bengoetxea, at 3:56 p.m.  

  • Testuarekin guztiz ados nagoela esan beharra daukat. klase magistralak ematea derrigorrezkoa dela iruditzen zait, baina azkenena guri buruan geratzen zaiguna praktikoa da. nik uste dut askotan gertatu zaigula, edo niri bai behintzat, irakaslea klasera etorri eta bera dela gai horren inguruan hitz egiteko prestaturik dagoena, ikasleak berari entzun eta ezin dugula gure iritzirik eman ere, nik uste dut askotan gai bat elkarrizketa bidez errazago ematen da. horrela denak gure iritzia emateko aukera ere badugu. irakaslea ez ezik ere ikasleak klasean egoten gara eta bertan denek parte hartzen badugu ikasgaia ere askoz eramangarriagoa izango da.

    NAGORE EGUILEOR ZUBIATE

    By Anonymous Anonymous, at 10:30 a.m.  

  • Nire iritzia, testu honekin bat dator.Klase magistalak beharrezkoak direlakoan nago,baina praktikara jo baino lehen teoriatik abiatu behar gara. Klase magistral horiek eraginkorrak izateko, era deigarri batean planteatu behar dira, ikasleari harreta sortarazteko. Irakasleak, klaseak burutzerako orduan ikasleengandik ikasi beharra du, horrela beraien beharrizanak asetu ahal izateko eta klasea txapa batean ez geratzeko. Esperientzi pertsonaletik abiatuz, honako esan dezaket, klase magistraletatik barneratzen den gauza bakarra ongi eta gustura ikasitako da, bestea denbora igaro ahala desagertzen doa eta denbora laburreko gauza bezela geratzen da.

    By Anonymous Anonymous, at 5:02 p.m.  

    Esti Castro Beaskoetxea

    By Anonymous Anonymous, at 5:03 p.m.  

  • Ni testuan esaten den guztiarekin ados nagoela esan beharra daukat. nik uste dut klase magistralak derrigorrezkoak direla baina praktikarekin lotuta joan behar da. askotan klasera joan garenean irakaslea ordu bete luzez "txapa" sartzen egon da eta klasea bukatu eta gero konturatzen zara ez duzula ezer ere ikasi. nik uste dut klas batetan irakasleak gauzak azaldu behar dituela baian ikasleek ere bertan parte hartu behar dutela. Elkarrizketa baten bidez ere gauza asko ikasi daitezke eta nik uste dut ikasgai ere eramangarriagoa izaten dela.Nik bizi zian dudan esperientziagatik, nahiago dut elkarrizketa edota eztabaida baten bidez ikasgaia aurrera eraman, gehiago ikasten dugula iruditzen zait niri.

    NAGORE EGUILEOR ZUBIATE

    By Anonymous Anonymous, at 5:03 p.m.  

  • Testuarekin guztiz ados nagoela esan beharra daukat. klase magistralak ematea derrigorrezkoa dela iruditzen zait, baina azkenean guri buruan geratzen zaiguna praktikoa da. Nik uste dut askotan gertatu zaigula, edo niri bai behintzat, irakaslea klasera etorri eta bera dela gai horren inguruan hitz egiteko prestaturik dagoena, ikasleak berari entzun eta ezin dugula gure iritzirik eman ere, nik uste dut askotan gai bat elkarrizketa baten bidez edota eztabaida baten bidez errazago ematen da. Horrela denak gure iritzia emateko aukera ere badugu. irakaslea ez ezik ere ikasleak klasean egoten gara eta bertan denek parte hartzen badugu ikasgaia ere askoz eramangarriagoa izango da.

    NAGORE EGUILEOR ZUBIATE

    By Anonymous Anonymous, at 7:55 p.m.  

  • Gizarte honetan beti egon gara ohituta zera pentsaraztera:Irakasleek beti eduki dutela indar gehiago ikasleen aurrean eta beraiek baino gehiago dakitela.Zergaitik ezin dute ikasleek jakin zerbait irakasleek ez dakitena?Errespetatu ditzagun denak eta denak ikasi dezakegu zerbait besteengandik.

    MAIDER LARREA MANZARRAGA
    Gizarte h. 2.maila

    By Anonymous Anonymous, at 4:55 p.m.  

  • Ikaste-irakaste prozesu hau etengabea da, bizitza guztian zehar hartu eta eman egiten dugu jakintza. Ez dut inongo zakantzarik, ekintzak dakar jakintza eta jakintzak ekintza.

    Lao-Tse pentsalari honen hitzek zer pentsatu eman didate. Edonondik, edozerrengandik, edonorgandik ikasi ahal dugula ahasten badugu edo horretan sinistu nahi ez badugu esaldi honek bere esanahia galtzen du. Irakasleek ikasleengandik ezer ikasi ezin dela uste duten momentuan galtzen du ikasleak protagonismoa eta bertatik sujeto jasotzaile pasibo baten bilakaera.

    Honeki esan nahi dudana elkar ekintza/jakintza dela benetako protagonista aurrera garamatzan gurpil honetan.

    Itsaso Saizar

    By Anonymous Anonymous, at 7:12 p.m.  

  • Nire uztetan ikasleak izan behar du protagonismo osoa hezkuntzan eta irakasleak egin behar du bere papera baina pixkat moderatzaile besala. Hau da, ikasle bakoitza eta pertsona bakoitza mundu desberdinak dira eta euren erritmoa dute gauzak ikasteko horregaitik irakaslea helburu batzuk jarriko ditu baina ikasle bakoitzak bere erritmora egingo ditu. Modu baten irakaslea ikaslearen beharretara moldatuko da honi protagonismoa emaez. Ikasle bakoitza ikertu hondoren euren beharretara moldatu behar da azkenean denek helburu ortara heltzeko baina bakoitzak bere erritmora. Hori bai ikaslek ipintzen ditu bere mugak, eta irakaslea estimulazioa.

    By Anonymous Anonymous, at 12:55 a.m.  

  • Nire iritzia testu honekin bat dator, ikaslearen papera edo protagonismoa hezkuntzan funtzezkoa dela uste dut, hau da, ikaslea irakaslea bezain garrantzitsua da. Klase dinamikak sortu beharko lirateke,ikaslea aktibo eta partehartzailea bat izaten laguntzeko, eta ikasle entzulea izatearena amaitzeko, hau da, ikasleak klaseetan parte hartzea,eta ez bakarrik klasera joan,"txapa" entzun eta etxera,eta orduan konturatzen zara ez duzula ezer ere ez ikasi.Gainera nire ustetan, ikasleak klaseetan parte hartzean, iritziak botatzea...bere heziketarako garrantzitsua dela uste dut.Beste alde batetik, irakasleak klase teorikoei garrantzi handia ematen diete et apraktikari gutxi. USte dut irakaskuntza metodoak berritu behar direla, eta praktika gehiago sartu.Modu honetan ikasleak motibatuagoak egongo litzateke, klaseetara gogo handiekin joango lirateke, eta heziketa askoz handiagoa izango litzateke.

    Maria Fernandez

    By Anonymous Anonymous, at 10:07 p.m.  

    By Anonymous Anonymous, at 10:10 p.m.  

    By Anonymous Anonymous, at 10:11 p.m.  

Post a Comment

<< Home