Begiradak: Informazioa sarean aurkitzeko bideak

2005/11/09

Informazioa sarean aurkitzeko bideak


Informazioaren gizarteaz gehien sakondu duen Manuel Castell soziologoak esaten duenez gaur egungo gizartea ez dago banaturik klasetan zentzu klasikoan ulertua, hots, langileak eta burgesak; oraingoa bestelakoa da:

Mundua klasetan banaturik dago: desinformatuak, hauek irudiak baino ez
dituzte; gaininformatuak —planetaren jende gehiena— zurrunbiloan bizi
direnak eta, informatuak, informazioa hautatu, sailkatu eta ordain
dezakeetenak.

Horregatik, gaur inoiz baino beharrezkoa da informazio hori sarean non dagoen jakitea, eskuratzen trebatzea eta gordetzeko prozesurak ezagutzea. Modu asko daude, baina gure iritsiz honako hauek dira erosoenak: Google, eta honek dituen gainontzeko Scholar Google eta Print Google.

6 Komentarioak:

  • Bai, informazioaren gizartean bizi gara eta horregatik informazioa izatea eta kontrolatzea oso garrantzitsua bilakatu da, baina informazioa bilatzea ez da berez zaila baina bai informazio baliagarria eta egokia aurkitzea.

    Interneta oso tresna egokia da lan honetarako, bertan denetik aurki daiteke, edozen gairi buruzko datuak, ondorioak, hausnarketak,... aurki daitezke baina informazioa klasifikatzea eta "filtratzea" benetan garrantzitsua da.

    Aurkikuntza prozesu horretan, kontu handia izan behar da, informazio iturriak ongi ezagutu behar dira fidagarriak diren ala ez jakiteko eta aurkitutakoa kontrastatu behar dela ere jakin behar da.

    Batzuetan oso azaleko informazioa aurkitzen da, beste batzuetan alde konkretu batean posizionatzen diren datuak,...

    Beraz, zentzu apur batekin eta interesa jarriz gero oso tresna baliogarri eta aberasgarria izan daiteke interneta.

    ESTI LANDABURU

    By Blogger Estitxu, at 12:34 a.m.  

  • Interneten sorrerarekin edozein gairen inguruan informazioa bilatzeko ateak ikaragarri zabaldu ziren.
    Oraindik ere gogoratzen dut duela urte batzuk informazioa topatzeko baliabideak askoz ere murritzagoak zirela. Aldizkariak, liburuak eta abar kontsulta zenezake, baina askotan hau ez zen nahikoa.
    Gaur egun interneten bidez bilaketa hori ikaragarri zabaldu da. Dena den, honek ere arazoren bat dakar; askotan informazio guzti horren artean guretzat erabilgarria dena topatzea zaila izaten da eta hau aurkitu aurretik baliagarriak ez zaizkigun orrialde asko kontsultatu beharko ditugu.
    Nik beti google erabiltzen dut nere bilaketetarako eta pazientzia pixka bat eduki behar bada ere gehienetan lortu nahi dudan informazioa aukitzen dut.
    Jaione Ramirez

    By Blogger jaio, at 1:54 p.m.  

  • Internetek eskaintzen dituen abantaila eta zerbitzu guztietatik, argi dago informazio iturri bilakatzearena dela aipagarrienetarikoa.
    Edozer gauza edo pertsonari buruz zerbait jakitea behar izanez gero, seguru internet-en agertuko dela nonbait eta, bilatzaile onak ezagutuz gero, informazio hau eskuratu ahal izango dugu arazo handirik gabe.
    Hau guztiak Castell-ek aurkezten digun munduaren banaketari aurre egiten lagun diezaguke. Internet-ari esker behintzat, ez dugu entzuten dugun guztia sinestu behar eta, ematen diguten informazioren bat kontrastatu nahi izanez gero, sarean bila dezakegu egia den ala ez jakiteko.
    Hala ere, sarean ere kontuz ibili beharko gara, hemen ere, denetarik baitago, adibidez: iragarkiak, informazio kutxatua...

    By Blogger maitebilbao, at 10:39 p.m.  

  • Sarean informazioa topatzeko bide ugari daude. Nik gehien erabiltzen dudana google da, bilatzaile hau erabilita askoz ere errazgoa egiten zaidalako nahi edo behar dudan informazioa topatzea. Gainera, infromazioa euskaraz bilatzeko aukera ematen dizu eta hau euskaraz ikasten ari garenontzat oso baliagarria da. Nahiz eta, euskaraz dagoen informazioa gutxi izan. Beraz, ezagutzen ditudan bideetatik bilatzaileak aukera egokiena direla esango nuke. Beti ere kontutan hartuz, sarean publikatuta dagoen informazio guztia ez dela zertan zilegia izan behar. Horregatik, kontuz ibili behar gara informazioa aukeratzeko orduan, batez ere, hezitzaileak izanda. Gure eskuetan baitago, transmititu nahi ditugun balioak, ideiak, jarrerak aukeratzea. Noski, ez bakarrik sarean lantzen duguna. Edozein material barne hartzen duen informazioa aztertzea ezinbestekoa dela uste du. Gure lana era egokian egin ahal izateko. Azkenik, aipatu nahiko nuke oso garrantzitsua dela kontziente izatea gure lanak beste pertsonekiko izan dezakeen eraginaz, pertsona horientzako guk askotan erreferentzia ereduak izango garelako.

    By Anonymous Anonymous, at 4:37 p.m.  

  • Informazioaren gizarte honetan, argi dago, teknologioa berriek asko laguntzen dutela. Esaterako, sarean aurkitzen dugun informazio zabalarekin inoiz baino hobeto informatuak egon gaitezke. Egia esan behar badut, aukera eskurago dago. Ordenagailu bat edukita eta mugitzen jakinez gero haimaika gauza bila ditzazkezu gero bertatik etekina ateratzeko. Dena dela, dena ez da dena hain positiboa. Kanta batek dioen moduan, "garapen ezin ase, beti jan eta beti gose".Honekin esan nahi dudana da, etorkizuna ordenagailua dela eta honek badituela bere gauza txarrak. Egunerokotasuna aldatuko baita, egunkaririk ezta irakurriko, liburutegiak desagertu daitezke, harreman pertsonalak gutxitu apurka- apurka... horregatik, teknologia berriak ondo daude baina bere neurrian. Bestalde, klaseetan banatuta gauden arazoiarengatik, edozeinek ezin du ordenagailu bat etxean eduki, zoritxarrez etxerik ez daukaten pertsonak ere badaudelako.Pertsona hauek gizartetik at geratuko dira?

    By Anonymous Anonymous, at 8:04 p.m.  

  • Informazioaren gizarte honetan, argi dago, teknologioa berriek asko laguntzen dutela. Esaterako, sarean aurkitzen dugun informazio zabalarekin inoiz baino hobeto informatuak egon gaitezke. Egia esan behar badut, aukera eskurago dago. Ordenagailu bat edukita eta mugitzen jakinez gero haimaika gauza bila ditzazkezu gero bertatik etekina ateratzeko. Dena dela, dena ez da dena hain positiboa. Kanta batek dioen moduan, "garapen ezin ase, beti jan eta beti gose".Honekin esan nahi dudana da, etorkizuna ordenagailua dela eta honek badituela bere gauza txarrak. Egunerokotasuna aldatuko baita, egunkaririk ezta irakurriko, liburutegiak desagertu daitezke, harreman pertsonalak gutxitu apurka- apurka... horregatik, teknologia berriak ondo daude baina bere neurrian. Bestalde, klaseetan banatuta gauden arazoiarengatik, edozeinek ezin du ordenagailu bat etxean eduki, zoritxarrez etxerik ez daukaten pertsonak ere badaudelako.Pertsona hauek gizartetik at geratuko dira?

    By Anonymous Anonymous, at 8:06 p.m.  

Post a Comment

<< Home