Begiradak: Begirada kritikoa hezkuntzan

2005/11/10

Begirada kritikoa hezkuntzan



Begiradak izeneko webloga sortzerakoan honako irizpide izan ditugu kontuan: batetik, teknologia berrien izaera egungo gizartean; bigarrenetik, Euskal Herriko irakaskuntza ulertzeko curriculumaren joera soziokritikoa, eta azkenik, inguruneaz egiten den edozein azterketa baldintzatzen duen ikuspegi sozial, kultural eta estrukturala ez neutrala. Perspektiba soziokritiko horretatik abiaturik, bada, Begiradak bloga dugu hezkuntzari aplikaturiko telnologia berriak begirada kritikotik aztertu ahal izateko.

3 Komentarioak:

  • Begirada batek asko adierazten digu, baina batzutan ez dakigu begirada kritiko bat botatzen, gure hezkuntza sistemak honetarako prestatzen ez gaituelako.
    Teknologia Berrietarako, uste dut, guztiz prestatutak ez gaudela, zeren eta batzutan entzuten dugun guztia sinesten dugu ezer kuestionatu gabe. Metodo honekin gaizki goaz bizitzan...
    Beraz, begirada kritikoak botatzeko gai izan behar gara gure bizitzako edozein unetan.

    By Blogger Naiara Del Olmo, at 9:51 a.m.  

  • Begiradak hain daude mugatuak kasu askotan!! Begiradak, kolore desberdinetako betaurrekoetatik dira zuzenduak; bakoitzak gauza berdina ikusi arren, gauza oso desberdinak ulertu eta interpretatzen ditu, bakoitzaren esperientzia eta bizipenak direla medio.
    Kasu guztietan, gizartearen eragina oso nabaria dela argi gelditzen da, berak esaten baitigu nora eta nola begiratu behar den eta nola eta nora ez den begiratu behar. Monigote antzeko zerbait garela esango nuke nik, begirada kritiko bat beharrezkoa dugun monigoteak; denok berdinak, denok bata bestearen fotokopiak; pentsatzeko eta izateko askatasun gabeak; joera soziokritikoa duen hezkuntza baten zain, autonomo eta askeak izateko behar eta nahi izugarriaz.

    ESTI LANDABURU AGIRRE

    By Blogger Estitxu, at 2:06 p.m.  

  • Begiradak oso baliagarriak dira gure eguneroko komunikaziorako, begirada batekin hitzekin baino askoz gehiago adieraz dezazu. Jakin dezakegu zer pentsatzen duten gure ingurukoak, horregatik esan ahal da jarrerak alda ditzaketela.
    Beste aldetik, hezkuntzari buruz deritzogunean gure begiradak kritikoak izan behar direla esango dugu. Oraindik gauza asko berriztatu behar dira bai teknologia berriekin erlazioa izaterakoan eta bai teknologia berriekin erlaziorik ez dituzten kanpuetan.

    By Blogger batbihiru, at 10:56 a.m.  

Post a Comment

<< Home