Begiradak: Begirada kritikoa hezkuntzan

2005/11/10

Begirada kritikoa hezkuntzan



Begiradak izeneko webloga sortzerakoan honako irizpide izan ditugu kontuan: batetik, teknologia berrien izaera egungo gizartean; bigarrenetik, Euskal Herriko irakaskuntza ulertzeko curriculumaren joera soziokritikoa, eta azkenik, inguruneaz egiten den edozein azterketa baldintzatzen duen ikuspegi sozial, kultural eta estrukturala ez neutrala. Perspektiba soziokritiko horretatik abiaturik, bada, Begiradak bloga dugu hezkuntzari aplikaturiko telnologia berriak begirada kritikotik aztertu ahal izateko.

16 Komentarioak:

  • Begirada batez mila sentsazio adieraz ditzakezu, baina beste motatako adierazpena da. Baliteke bestea zu transmititu nahi dezuna ez ulertzea edo beste modu batean.
    Kritika zorrotz bat egin dezakezu begirada batez ere, baina harreman estua dakazun pertsonekin agian hobe, pertsona horrek, hitzez esaten ez den guztia, aldez aurretik badakielako.

    By Blogger izaskun, at 3:49 p.m.  

  • Berdin da nolako begirada duzun, norekin zauden edo non zauden; begirada batek asko adierazten du. Horretaz gain, uste dut hainbat era daudela espresatzeko nahi duzuna adibidez teknologia berriak baina ez nahiz beraien guztiz aldekoa zeren ez dute begirada batek esaten dizutena esaten eta oso era hotzean esaten dira gauzak baita gaizki ulertuak egon ere.

    By Blogger Nerea Goiricelaya, at 10:32 a.m.  

  • Milaka begirada mota jaso ditzakegu egun batean, bakoitza zerbait adierazten digu.Izan daiteke ere, begirada bat bota dizun pertsona horrek, begirada horretan adierazi izan nahi duena gauza positiboa izatea zu jasotzen duzuna ordea, gauza negatiboa izan daiteke edo kontrara. Baina hau gertatzen bada bi pertsona horiek zihurrenik ez dira elkarrekin oso ondo ezagutuko. Oihane Mencia Garcia

    By Blogger Lupita, at 5:36 p.m.  

  • Begirada batek asko adierazten digu, baina batzutan ez dakigu begirada kritiko bat botatzen, gure hezkuntza sistemak honetarako prestatzen ez gaituelako.
    Teknologia Berrietarako, uste dut, guztiz prestatutak ez gaudela, zeren eta batzutan entzuten dugun guztia sinesten dugu ezer kuestionatu gabe. Metodo honekin gaizki goaz bizitzan...
    Beraz, begirada kritikoak botatzeko gai izan behar gara gure bizitzako edozein unetan.

    By Blogger Naiara Del Olmo, at 9:51 a.m.  

  • Nire ustez, gaur egungo gizarte honetan, beharrezkoa zaigu bereganatzen dugun dena, ez soilik begiraden bidez, ikusmenaren bidez, eta baita entzumen eta adierazpenaren bidez, era kritiko batean barneratzea. Honekin esan nahi dudana zera da, ezer ez da egi absolutua, hau da, inork ez du egia edo zuzena dena esaten. Norbaitek, edo liburu batek, zehozer esan dezake, eta guk, ez soilik informazio horretaz baliatuz, baita gure informazio pertsonalarekin osotuz( bizitzan zehar bizi izandako esperientziak, iritzi-ikuspuntu pertsonalak...) gure egi, propioa sortuko dugu, hau da, gure informazioa bereganatuko dugu, gure egi propioa, ez beste inorena. Hezkuntza munduan berdin, ezin ditzakegu gure ikasketak sistema-ren egi-ra mugatu. Ikasleak ikuspegi kritikoarekin hartu behar du informazioa, bestela, informazio hautatu bat bereganatuko du soilik.Sara Allende Markixana

    By Blogger mollytxu, at 3:29 p.m.  

  • Teknologia berrien bitartez begiratu ditzakegu munduan zehar gertatzen ari diren ea gauza gehienak.
    Umeen begirada tristeak edo alaiak ikus ditzakegu, emakumeen sufrimendu begiradak, pertsona helduen jakinduriaz beteriko begiradak...
    Hau guztia ikusi eta gero, guri dagokigu begirada triste horiek alai bihurtzea, sufrimendu begirada horiek lasaitzea...
    Web orri honen bitartez lortzen badugu begirada batzuk onerako aldatzea, pozik egon gaitezke.

    By Blogger aintzane, at 1:35 p.m.  

  • Begiradak modu ezberdinak daude interpretatzeko. Mota askotako begiradak aurki ditzakegu, aserrea, maitasuna, inbidia, poza, konplizitatea, boterea, ezjakintasuna etab.
    Begiradak, hitz egin gabe, hitzak adierazten dituzte. Gorputzaren atalik adierazgarrienak dira. Gainera, beste pertsonaren informazio zuzena eskuratzeko erabili dezekegu. Honekin esan nahi duta ia beti informazioa egiazkoa izango dela, zeren begiradak inkontzienteki egiten ditugunes ezin ditugu askotan manipulatu.Beraz baliogarriak izaten dira gehienetan.

    HAIZEA BETOLAZA (Gizarte Hezkuntza)

    By Blogger ERANDIO, at 5:21 p.m.  

  • Begirada batekin hitzak soberan daude. Begien adierazpenak 1000 hitz baino gehiago esan dezakete. Begirada baten bidez ezin da gezurrik esan. Milaka begirada desberdin daude. Kritika zuzen eta garbi baten bidez kritika zorrotza egin daiteke eta hamaika sentsazio desberidn transmititu.
    Teknologia berriak direla eta, oraindik gure gizartea ez dago prestaturik. Teknologiak gizartea baino aurrerago doaz. Estatu askotan oraindik ez dago ezta ur korronterik edo argirik, eta beste batzuetan,aldiz,teknologia berriaren azkenean daude. eskoletan oso argi ikusten da desberdintasuna. Leku askota zoritxarrez, eskolan umeak ez dituzte ezta libururik, ez klarionik, ez arbelarik... eta beste batzuetan klase bakoitzean ordenagailuak, telebistak,... Begirada kritiko bat egin dezagun gure gizarteari. Horretarako erabili dezagu gure begiradak eginkizun baliogarrietarako, eta teknologia berriak gizarteak eraldatzeko.

    ITZIAR URRUTIA (gizarte hezkuntza 2)

    By Blogger Izare, at 9:39 p.m.  

  • Begietatik informazio asko jaso eta bidaltzen dugu. Gure begiek milaka begirada bota ditzazke eta begira horiek esanahi desberdinak eta ulerkera desberdinak izango dituzte. Begiek hitzek ez duten espresibitatea dute.

    Beraz teknologiak berriek hezkuntzan beharrezko toki bat dutela uste dut.Ikasleei ikasgaien ulermena erreztuko dietela uste dut.

    Hala ere, kontuan hartu beharko da teknologia berriak hezkuntzan ezartzen denok ez daukagula baliabide hauetara iristeko erreztasuna, beraz hauen erabilera erreztu beharko zaie ikasleei.

    By Blogger Leixuri, at 3:05 p.m.  

  • Ikusmena da nire iritziz zentsumenik garrantzitsuena, horregatik esaten da begirada batek 1000 hitz baino gehiago balio dituela.
    Ikusiz gehien ikasten dela uste dut,praktikan hitzez baliatzen gara eta hori pixkat aldatu beharko genuke.
    Begiradak blog honetan informazio idatzi oso baliagarria dago hezitzaileontzat baina hitzak ez dira beti zehatz jaso behar, bakoitzaren begirada kritikoa kontuan artu behar dugu eta leku eta pertsona bakoitzarentzat dugun informazioa moldatu behar dugu.
    Maria Berasaluze

    By Blogger TXIMISTA, at 2:32 p.m.  

  • Itsua izan, gorra izan, mutua izan.... denek dute haien eragozpenak.
    Bestalde, ikusi ahal dugunok, hau galtzea da beldur gehien ematen diguna. Horregatik, gehiagotan mirestu beharko genuke gure begirada. Mila hitz baino gehiago balio du irudi batek. Eta irudi batek pertsona bakoitzari mila hitz ezberdin esango dizkio. Horregatik begirada, kritikoa da. Esaterako, kuadro bat begiratzean bakoitzak bere esanahia aurkitu dio. Begirada bakoitza mundu bat da eta sentimunduek begirada indartu edo leuntzen dute. Bai denbora, espazioa eta egoera kontutan harturik.

    OSANE LEARRA 2.Gizarte Hezkuntza

    By Blogger osa, at 7:37 p.m.  

  • Begiradak hain daude mugatuak kasu askotan!! Begiradak, kolore desberdinetako betaurrekoetatik dira zuzenduak; bakoitzak gauza berdina ikusi arren, gauza oso desberdinak ulertu eta interpretatzen ditu, bakoitzaren esperientzia eta bizipenak direla medio.
    Kasu guztietan, gizartearen eragina oso nabaria dela argi gelditzen da, berak esaten baitigu nora eta nola begiratu behar den eta nola eta nora ez den begiratu behar. Monigote antzeko zerbait garela esango nuke nik, begirada kritiko bat beharrezkoa dugun monigoteak; denok berdinak, denok bata bestearen fotokopiak; pentsatzeko eta izateko askatasun gabeak; joera soziokritikoa duen hezkuntza baten zain, autonomo eta askeak izateko behar eta nahi izugarriaz.

    ESTI LANDABURU AGIRRE

    By Blogger Estitxu, at 2:06 p.m.  

  • Argi dago begirada batek hainbat sentipen adieraz ditzakela eta oso gauza ezberdinak esan ahal dituela, baina begiradak beti dira kritikoak?Ez.
    Denok dakigu komunikabideek gizartearekiko duten eragina itzela dela eta askotan gure pentsatzeko era aldatu egiten dutela, balore jakin batzuk inposatuz.
    Momentu oro erabiltzen ditugu komunikabideak;metroan egunkaria irakurtzen dugu,janaria egiten dugun bitartan telebista jartzen dugu eta ohera joaterakoan irratia entzuten dugu.
    Askotan esaten dugu komunikazio sareek manipulatzen gaituztela eta tekebistako programazioaz hitz egiterakoan, entzuten diren iritziak ezkorrak dira gehienetan, ematen dituzten programetan agertutako balore moralak ez baitira oso hezitzaileak.
    Gaur egun komunikabideekin ematen den egoera modu batez laburtu ondoren, gai horren inguruan esan dezaket, hezkuntza oso bitartekari ona izan daitekela teknologi berriak begirada kritiko batetik aztertu ahal izateko eta bide batez, teknologi hauek erabiltzen ikasteko.
    Horregaitik azpimarratu nahi dut hezkuntzaren garrantzia teknologien gizarte honetan.

    Maitane Aranaga.

    By Blogger ERANDIO, at 9:27 p.m.  

  • Nire ustez teknologia berriek eta konkretuki ordenagailua (sarearen bitartez) eta mass media deiturikoak informazio ugari eskaintzen die erabiltzaileei, arazoa informazioaren erabilpen desegokia da. Informazio guzti horren erabilpen etiko bat egiteko, lehenik lortutako informazio hori ebaluatzen jakin behar dugu eta beste ikuspuntu batzuekin kontrastatu, izan ere, badakigu informazioa ez dela inoiz objektiboa.
    Askotan teknologia berriei leporatzen diegu gure kritikotasun falta hori, baina hezkuntza formalean ikasle gehienek hezitzaileak luzatutako liburua ikasten dute beste ikuspuntu batzuk kontutan hartu gabe. Beraz garrantzitsua iruditzen zait ikasleei informazioa prozesatzen irakastea(alfabetakuntza informazionala) teknologia berri hauei benetako etekina ateratzeko.

    Ion Ponce Piñeiro

    By Blogger ERANDIO, at 2:46 p.m.  

  • Nire ustez teknologia berriek eta konkretuki ordenagailua (sarearen bitartez) eta mass media deiturikoak informazio ugari eskaintzen die erabiltzaileei, arazoa informazioaren erabilpen desegokia da. Informazio guzti horren erabilpen etiko bat egiteko, lehenik lortutako informazio hori ebaluatzen jakin behar dugu eta beste ikuspuntu batzuekin kontrastatu, izan ere, badakigu informazioa ez dela inoiz objektiboa.
    Askotan teknologia berriei leporatzen diegu gure kritikotasun falta hori, baina hezkuntza formalean ikasle gehienek hezitzaileak luzatutako liburua ikasten dute beste ikuspuntu batzuk kontutan hartu gabe. Beraz garrantzitsua iruditzen zait ikasleei informazioa prozesatzen irakastea(alfabetakuntza informazionala) teknologia berri hauei benetako etekina ateratzeko.

    Ion Ponce Piñeiro

    By Blogger ERANDIO, at 2:48 p.m.  

  • Begiradak oso baliagarriak dira gure eguneroko komunikaziorako, begirada batekin hitzekin baino askoz gehiago adieraz dezazu. Jakin dezakegu zer pentsatzen duten gure ingurukoak, horregatik esan ahal da jarrerak alda ditzaketela.
    Beste aldetik, hezkuntzari buruz deritzogunean gure begiradak kritikoak izan behar direla esango dugu. Oraindik gauza asko berriztatu behar dira bai teknologia berriekin erlazioa izaterakoan eta bai teknologia berriekin erlaziorik ez dituzten kanpuetan.

    By Blogger batbihiru, at 10:56 a.m.  

Post a Comment

<< Home