Begiradak: Eten digitala dela eta

2005/11/10

Eten digitala dela eta


Egun hauetan gizarte komunikabideetan behin eta berriro entzun dut munduan dagoen eten digitalaz dagoen kezka. Honek gogara ekarri dit 2005-10-01eko Berria egunkariak “Gaiak” izeneko atalean Hirugarren munduko haur orori ordenagailu eramangarria emateko egitasmoak, aurrera izenburuaz zekarren honako informazioa: "Brasil, Txina, Egipto, Thailandia eta Hegoafrikako haurrak izango dira lehenak. Hala iragarri du Nicholas Negroponte Massachusettsko Teknologia Institutuko adituak. Negroponte 85 euro baino gutxiago kostatuko duten ordenagailu eramangarriak diseinatzen ari da . Helburua hau da: aberatsen eta pobreen arteko eten digitala murrizteko, haurrei ordenagailu bana ematea. Diseinatzen ari diren makinak gomazko estaldura izango du, haurren eskuetan iraun dezan. Linux sistema eragilearekin funtzionatuko du. Ez du disko gogorrik izango, baina memoria txartelak erabili ahalko dira.
Herrialde askotan argindarra bermatuta ez dagoenez, ordenagailuak biradera bat izango du, bateriak betetzeko. Interneten telefono kablerik gabe sartzeko ahalmena izango dute. Datorren urtearen amaierarako edo 2007. urtearen hasierarako hasiko dira ordenagailuok zabaltzen. Urtero 100-150 milioi gailu egitea espero dute. Ordenagailua ezingo da, ordea, merkatuan erosi. Soilik hezkuntza agintariek eskatu ahalko dituzte, eta fabrikazio kostuan emango zaizkie".

Negropontearen egitasmo honetaz gehiago sakondu nahi baduzu jo dezakezu 2005-09-30ean El Pais egunkariak zekarren informazioara.

Dena den, zuri Gizarte Hezitzaileko adarreko ikaslea zaren horri bereziki komendatzen diot La brecha digital kontsultatzea eta gai honetaz gehiago sakondu nahi duenari Arturo Serrano Santoyo & Evelio Martinez Martinez idazleek idatzi duten “La brecha digital: mitos y realidades” izeneko liburua irakurtzea (laburpena pdf formatuan sarean aurkitu dezakezuna)

2 Komentarioak:

  • Teknologia berriek gure gizartean aurrerapausu handia suposatu dutela argi dago. Hauei esker muga garrantzitsuak hautsi egin dira eta badirudi, bide batez, behar dugun guztia sarean aurkitu dezakegula.
    Hala ere, abantaila hauen guztien aurrean, alde negatiboak ere badaude eta hauen artean dago, hain zuzen ere, artikuluan aipatutako eten digitala. Zoritxarrez munduko biztanleriaren gutxiengo batek bakarrik goza dezake teknologia berrien zerbitzuez, biztanleriaren gehiengoak hauek erabiltzeko aukerarik ez duten bitartean. Honek, aberatsen eta pobreen arteko betiko banaketa gorrotagarria dakar.
    Teknologia berrien zabalkuntza beharrezkoa da eta, horregatik, testuan azaltzen den ideiarekin erabat ados nago. Hala ere, ordenagailuak ematearekin ez da nahiko izango. Pertsona prestatuak ere beharko dira erabilpenean laguntzeko.

    By Blogger maitebilbao, at 5:21 p.m.  

  • Gaur egun, informazioaren gizartean bizi gara, teknologia berriek indar handia hartu dute eta ordenagailua gaur egun beharrezkoa den tresna bat bilkatu da.

    Nork ez dauka ordenagailurik gaur egun? Jada, galdetzen ez den zerbait da denok daukagulako, baina, garapen prozesuan dauden herrialdeak tresna hauetatik oso urruti daude oraindik.

    Eten digitala omen dago eta hau nolabait konpontzeko ordenagailuak eramatea pentsatu da herrialde hauetako haurrei; bueno... ezin da esan txarto egina dagoenik, aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak piska bat murrizten dituelako baina, hau al da haur hauek behar dutena? Gainera, argindarrik ez dagoenez, bateriaz funtzionatuko dute, eta argindarra? Zergatik ez da arazo hau konpontzen lehenago?

    Egia esateko, ez diot zentzu handirik aurkitzen ideia honi.

    Batzuk gosez hiltzen dira, eta hobe daudenak beste arazo larri batzuk ere badituzte; hezkuntza maila pobrea, etxebizitza kaskarrak...

    Beraz, nire galdera hurrengoa da, hain da garrantzitsua eten digital hori beste hainbeste arazo ikusiz gero?

    ESTI LANDABURU

    By Blogger Estitxu, at 11:33 p.m.  

Post a Comment

<< Home