Begiradak: Alfabetakuntza digitala eskolan

2005/11/18

Alfabetakuntza digitala eskolan


Azken eguneko klasean Joan Ferrés-en Televisión y educación (1994, 1995) liburutik hartutako pasarte batek eztabaida polita sortu zuen eskolaren zereginaz teknologia berrien aurrean. Pasarteak eskolari leporatzen dio haurren gizarteratze prozesuan telebistari eman zaion protagonismoa, eta, aldi berean, ikus-entzungaileun gaineko alfabetakuntzari ez zaiola aurre egin, eskolatik bertatik: “Egun, telebista da kulturak barneratzeko, pertsonak gizarteratzeko, kontzientziak eratzeko, ideologiak nahiz baloreak zabaltzeko, eta, kolonizatzeko tresna nagusia. Harriagarria da horregatik, eskolak izan duen jokaera: alde batetik, hezkuntzan zuen nagusitasuna irudizko hedabideen esku utzi duelako, eta, bestetik, ez duelako ezer egin ikusentzunezko kulturaren barneraketari eusteko. Ez die, horrela, belanauldi berriei gizartea kritikoki aztertzeko tresnarik eman” (16. or). Alfonso Gutierrez irakaslearentzat arazo honen aurrean argitu beharko duguna da alfabetakuntza digitalaren kontzeptua bera. Pere Marquès Graells irakasleak ere gai honi heldu dio eta IKT arloan ikasleek etorkizunean jakin beharrekoa 39 konpetentziatan bildu du, gai horretaz hainbat adituen ekarpenak kontuan harturik. Orain, zurea da burua, zurea hitza!

7 Komentarioak:

  • Nire ustez, teknologia beriak aukera asko ematen dizkigute, baina ondo erabiliz gero. Eskola batzuetan, Bilbon eta Tolosaldean baten bat ezagutzen dut, haien haurreri Internet-a erabiltzen irakasten diete. Niri ondo iruditzen zait, zeren eta gero, nagusiago direnean,ez dute denborapasa soila gisa erabiliko. Nire garaian ez ziguten horrelako gauzarik erakutsi eta gaur egun ikastaroetara,... joan behar zara teknologia berriak ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko.
    Kontutan izan behar dugu, eskolan, orain hasi direla bideoak,... erabiltzen haien irakaslei zenbait arlo irakasteko, baina arlo hauek ondo ulertzeko haien pentsamendu kritikoa garatu beharko dute.
    Beraz, eskoletan, teknologiak sartzea ez dago gaizki, baina bere erabilpen kritikoa eta zehatza eginez gero. Honetaz gain, etorkizunean, teknologia berriak menperatzen ez dituzten pertsonak analfabetoak izango dira eta bazterketa soziala jasango dute.

    By Blogger Naiara Del Olmo, at 1:07 p.m.  

  • Informazio asko ematen da teknologi berrien inguruan baina erabiltzeko orduan asko eta askok ez dugu jakiten ordenagailua erabiltzen ere. eskoletan lau gauza erakusten dizkigute eta horrekin ordenagailu bat erabiltzen badakigula ematen du. nire ustetan alfabetakuntza digitalak bazterketa sozial batera eramaten gaitu,ordenagailu bat ez izateak ez du esan anhiko pertsona hori analbabetua denik ezta? gaur egun eskolan txiki txikitatik ikasten dute ordenagailua erabiltzen, edo lau gauza erakutsita ordenagailua erabili dezaketela uste dute eta adibidez gutun bat idazteko zein pausu jarraitu behar diren ere ez dakite.

    By Anonymous Anonymous, at 7:09 p.m.  

  • Gizartea aldatzen ari dela argi dago. Aldaketa honen erru gehiena teknologia berriek dute. Gai hauek kontu handiz erabili behar ditugu bestela ondorioak latzak izango dira. Alfabetakuntza digitala eskoletan irakastea oso ideia ona iruditzen zait, teknologia berriek hainbat abantaila dituztelako,adibidez, ordenagailua eta internet ondo erabiltzen ikasten dugu. Baina bere desabantaila nagusiena zera da, bazterketa soziala bultzatzen dutela. Horregatik jende guztiak eskubide berdinak izan ditzan eskolan jorratu beharreko gai bat dela uste dut. Honela denok jakingo dugu teknologiak berriek erabiltzen eta inor ez da bidean geldituko.
    Gizartea aldatu egiten denez, hezkuntza sistema bere barnean ere aldatu egin behar da. Hezkuntza sistema bat sortu behar da , non, bazterketa sozialik ez den gertatzen eta berditasuneko hezkuntza den.
    Eta nire ustez hezkuntza sistema gure tresnarik nagusiena ondo erabilten badugu, gizarte hobeago bat sortuko dugu. Horregatik ordua da eskola aldatzeko eta horrela denok eskubide berdinak izateko.

    By Blogger Aitz Bengoetxea, at 11:35 a.m.  

  • Nire uztetan eta gehiengoenean, uzte dut telebiztak izugarrizko eragina duela gugan, bai nortasunean, jarreran, edo jansteko eran. Hau zergaitik? telebista gure inguruko tresna indartsu bilakatu delako eta azkenean gure inguruak gu egiten gaitu eta telebista horretan eragin oso handia du. Ondorioz telebistaren erabilera kontrolatua izan behar da bai etxean edo klasean, tresna honek hezkuntza arloan eragin egokia izateko. Denok kontrolatu behar dugu

    By Anonymous Anonymous, at 12:19 a.m.  

  • zer esan, bada, alfabetakuntza digitalari buruz?? egia esan, gai berri eta nahiko konplexu bat da niretzako; orain dela gutxi irakaskuntza birtualari buruzko lan bat egin genuen, eta ufa!! irakaskuntza prozesu bat jarraitzeko beste bide bat da hau, eta honi buruzko kritika ona dudan arren, arriskutsua ere badela uste dut. interneti esker, gauza berri eta interesgarri asko ikasi genezake, baina baita gauza asko galdu ere, esaterako, harreman pertsonalek erakusten diguten oro. Nire aburuz hauek oso garrantzitsuak dira norbanakoaren ezagutza handitzen joateko, eta alfabetakuntza digitalarekin hau galdu egingo litzateke...
    irakasuntza tradizionaletik irakaskuntza birtualera...ez ahal ditugu pausu lar handiak eman, oraindik aldatu gabea dugun sistema honentzat???

    By Anonymous Anonymous, at 5:37 p.m.  

  • Gaur eguneko belaunaldietan telebistak daukan garrantzia erabatekoa dela ezin dugu ukatu. Gure gain ere eta nere gain pertsonalki garrantzia nabarmena izan du. Horrek jarrera pasibo bat izatera bultzatu gaitu gizartean gertatzen diren gertaeren aurrean eta erreakzioa taldeetan ematen da, hau da, indibidualki pentsatzeko eta kritikatzea ez digute irakatsi. Alfabetakuntza digitalari buruz, landu eta zabaldu beharreko hezkuntza mota bat dela uste dut. Ianire Narbaiza

    By Anonymous Anonymous, at 2:20 p.m.  

  • Ikasgai honetan ikasten ari garenez gero eta gehiago teknologia berriak erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Horregatik komenigarria izango litzateke guztiok txikitatik maneiatzen ikastea gure eskoletan bai ordenagailuak eta beren funtzionamendua eta bai telebistak gugan duen eragina.

    By Blogger batbihiru, at 11:47 a.m.  

Post a Comment

<< Home