Begiradak: Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria sarean

2005/11/14

Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria sarean


Eleaniztasuna arriskuan teknologia berriekin izeneko artikuluan irakurri dugu, gaur egun munduan egiten diren 6.000 hizkuntzetatik erdiak desager daitezkeela XXI. mendea bukatzerako, besteak beste Interneten eraginez zeren eta Unescok dioenaren arabera teknologia berriek azkartu egiten dute munduko hizkuntzak desagertarazteko abian den bilakabidea. Artituluak dakarrenez sareko orrialdeen hiru laurdena ingelesez idatzita dago -ingelesaren nagusitasun nabarmen hori erdiraino jeitsi den-, baina “ingelesaren nagusitasuna pixkanaka jeisten joan arren, jeitsiera horren abantailak hizkuntza gutxi batzuen artean besterik ez dira banatzen. Ingelesaren atzetik datozen beste irakas-hizkuntzak direla, alegia, ingelesaren beherakadaz baliatzen direnak, baina ez horrenbeste hizkuntza txikiagoak”.
Egoera latz hori ezagutzen dugu. Hala ere, kontatzen dugu sarean euskararen erabilera etengabe sustatzen ari dela euskal hiztunen aldetik. Zentzu horretan ulertuta, txalotzekoa da Hik Hasi hezkuntza aldizkariak bere zenbaki guztiak sarean eskuragarri jartzeko egin duen ahalegina. Bere weborrian eskaintza ugari egon arren, bereziki aipatu nahi genuke artikuluen bilatzailea. Honek, testu libreko bilaketaren bidez zein eremu bidezko bilaketaren bidez erabilia artikulu jakin bat bilatuz gero aldamenean zerrendatzen dizkigu berarekin erlazionaturik dauden gainerako guztiak.

6 Komentarioak:

  • Egia esanda, Internet-en nabilenean, ez dut euskararen presentzia askorik nabaritzen, nahiz eta pixkanaka - pixkanaka gure hizkuntza sarean sartu. Dena dela, ez dut uste teknologia berrien erru osoa denik hizkuntza batzuk galtzea edo eta galtzear egotea. Guk hurbiletik hori ikus dezakegu, eta argi dago, gure herri honetan, gero eta gazte gehiagok euskara dakitela nahiz eta haien artean ez hitz egin. Honelaxe galtzen da hizkuntza eta ez teknologia berriak datozelako. Internet-en argi dago, ingelesa nagusia izango dela, une honetan gure hizkuntza "ofiziala" delako, hau da, mundu globalizatu honetako hizkuntza.
    Beraz, alde batetik hizkuntzak galtzen dira hitz egiten ez ditugulako eta beste alde batetik, teknologia berriak hizkuntza guztiak kontutan hartzen ez dituztelako.

    By Blogger Naiara Del Olmo, at 10:43 p.m.  

  • Guztiok dakigunez mundu globalizatu honetan ingelesa da hizkuntza nagusiena, "ofizialtzat" hartzen delarik. Horregatik interneten agertzen den ia guztia ingelesez egongo dela argi dago. Programa, blog,aurkitzaile... gehienak ingelesez daude. Baina urteak pasatuz sarean eskaintza ugari beste hizkuntza batzuetan agertzen ari dira, nahiz eta euskara oraindik oso gutxi agertzen delarik. Sarean ere oso argi ikusten da euskara egoera diglosikoan dagoela. Honek euskeraren gutxitzea dakarrelarik.
    Baina internetek bakarrik ez du hizkuntza bat galtzeko arriskuan jartzen, hitzegiten dakitenek hitz egiten ez dutelako...
    Hizkuntzak gutxiagotzearren errua ez da teknologia berriena bakarrik, hitz egiten ez duenaren errua ere bada, ez duelako bere hizkuntza eta beraz, bere kultura errespetatzen eta zaintzen.
    Baina ala eta guztiz ere, sarean euskara gehiago agertzeko ordua da.

    By Blogger Aitz Bengoetxea, at 10:45 p.m.  

  • Dakigunez, munduko hizkuntza orok ez omen dute garrantzi bera eta, hori dela eta, hizkuntza gutxi batzuek besteak baino prestigio handiagoa dute. Ingelesa adibidez, nazioarteko hizkuntza bezala erabiltzen da.
    Teknologia berrietan ere egoera hau argi eta garbi isladatzen da. Horregatik, sarean aurkitzen diren testu eta webgune gehienak ingelesez agertzen dira.
    Hizkuntza batzuen gehiegizko nagusitasun honek, beste hizkuntza askoren bazterketa suposa dezake eta egoera arriskutsu honetan aurkitzen da, besteak beste, gure euskara.
    Hala ere, nik ez dut uste ingelesa bezalako hizkuntzen nagusitasunak euskararen existentzia kolokan jarriko duenik. Euskaldunok gure hizkuntza zaintzen baldin badugu, bizirik iraungo du eta ingelesa nazioarteko mailan beharrezkoa baldin bada, ingelesa ere ikasi beharko dugu, baina euskaldunak izaten jarraituko dugu.
    Holanda bezalako beste lurraldeetan ere antzeko zerbait gertatzen da eta ez dago inolako arazorik. Holandan biztanleriaren gehiengoak ingelesa badaki, baina beraien artean holandesa egiten dute.
    Azkenik, mintzaira guztiak teknologia berrietara moldatu behar direla uste dut eta, horregatik, garrantzitsua iruditzen zait Hik Hasi aldizkariak egiten ari den lana euskara ere sarera eraman behar baitugu.

    By Blogger maitebilbao, at 1:18 a.m.  

  • Behin irakurri nuen, euskararen egungo egoera modernitatearen trena galdu izanak ekarri duela. Baliteke ordungo trena galdu izana, baina ez nuke nahi informazioaren garai honetan abiadura handia datorren trena ere galtzea eta hizkuntza ( Herri ) gabe geratzea. Orain dugun aukera honi aurre egiteko lan handia egin behar da. Aspaldian dena euskeratzeari eman zaio garrantzia, lan astuna da hori eta ez diot inori meriturik kendu nahi, txalogarria deritzot egunero egunero euskera edonon eskuragarri jarzetn diguten profesional horien lana.

    Baina oinarrizkoago den arazo bat gainditu bahar dugula uste dut,oinarri eta zutabe sendoak izan ditzagun, euskaraz bizitzen ikastea. Euskaraz bizitzen jakin ezean, ikaragarrizko zerbitzu hauek erabiltzaile gabe egongo dira eta are okerrago Euskal Herria Euskararik gabe !

    Itsaso Saizar

    By Anonymous Anonymous, at 7:16 p.m.  

  • Bizi garen munduak globalizazio prozezua jasatzen duen bezala, interneteko mundua bide bera jarraitzen du. Nik interneten aritzen naizenean ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz aritzen nahiz, baina nabarmena da interesatzen zaizkidan gauza gehienak ingelesez eta gaztelaniaz daudela. Nahiz eta euskaraz duela urte batzuk baino material gehiago egon, ingelesa eta erdara sareko parte haundi bat okupatzen dute.
    Guzti honi aurre egin behar genezake.

    Julen Albizuribe http://julen-albi.blogspot.com/

    By Blogger julen, at 11:51 a.m.  

  • Benetan larria iruditu zait uneskok munduko hizkuntzen etorkizunari buruz diona. Banekien hizkuntza asko eta asko galtzeko arriskuan zeudela, baina ez nekien egoera hain larria izan zitekeenik.
    Argi dago, gaur egungo mundu globalizatu honetan, era guztietako aniztasuna baztertzen dela. Honela, lurralde ezberdinetako hizkuntzak, kulturak, bizimoduak… modu bortitz batean desagertzen ari dira. Esaldi famatu batek dioen moduan, soilik “indartsuenek biziraun dezakete” eta hori da hain zuzen ere gaur egungo mundu honetan gertatzen ari dena.
    Teknologia berriek prozesu hau ikaragarri azkartu dute. Honela, artikulu honetan irakurri ahal izan dudanez, interneten dagoen informazioaren hiru laurdena ingelesez idatzirik dago.
    Pertsonalki, egoera hau oso tristea dela iruditzen zait, eta zoritxarrez honen konponbidea topatzea are zailagoa dela uste dut.
    Egoera honi aurre egiteko bururatzen zaidan gauza bakarra, guztiok gure hizkuntza eta kulturagatik borrokatzea da. Zaila eta arazotsua suerta badaiteke ere, pena merezi duela uste dut. Gure nortasuna, berezitasunak, bizimodua eta abar dira jokoan dauden elementuak. Pertsonalki pena ikaragarria emango lidake etorkizuneko belaunaldiek erabat homogeneizatutako lurralde batean bizitzea. Aniztasuna aberastasun ikaragarria dela uste dut eta nik behintzat, ez nuke gero eta azkarrago hurbiltzen ari zaigun mundu horretan bizi nahiko.

    Jaione Ramirez Baraze

    By Blogger jaio, at 7:24 p.m.  

Post a Comment

<< Home