Begiradak: Bazterketa soziala

2005/11/23

Bazterketa soziala

Askatasuna, elkarkidetza, berdintasuna... eta antzeko balioak goraipatzen dituen gizarte honek baditu bere alde ilunak: pobrezia eta bazterketa soziala. Teknologia berriak egoera horiei aurre egiteko aukerak ematen dituzten neurrian, askorentzat teknologia berrien sarbide basatiak bazterketa soziala aregaotuko du. Hauen ustez, indarrean dagoen eredu ekonomikoak malgutasun handia eskatzen dio gizabanakoari etengabe ari den gizarte eskabideetara egoki moldatu nahi bada. Oinarrizko prestakuntza teknologikoa ez duen gizabanakoak -zein gutxiengo taldeak- arazo handiak izan ditzeke gizartean parte hartzeko besteen maila berberean. Hezitzaileen eskuetan gelditzen da, horregatik, tresna horien irakaspenari esker lor daitekeena: parametro ekonomikoetarako egokitzeko tresna soila izatea, ala berdintasun sozialerako tresna bihurtzea. Ikuspuntu honetatik begiratu oso interesgarria iruditu zait Francisca Munuera Giner-ek PIXEL-BITeko 2005eko uztailako 26. zenbakiko NUEVAS TECNOLOGÍAS Y EXCLUSIÓN: HAY VIDA MÁS ALLA DE INTERNET izeneko artikuluan egiten duen gogoeta.

13 Komentarioak:

  • Gero eta indartsuagoa den metodo bat agertzen ari zaigu gure bizitzako hainbat esparrutan, teknologia berria izenekoa. Gutariko azkorentzat arrotza dena.
    Urteetan zehar gure kabuz ikasi behar izan dugu teknologia hauek erabiltzen. Horregatik teknologia berri hauei aurre egiteko ezinbestekoa iruditzen zait kurrikulumean gai hau lantzea etorkizunean beharrezkoa izango dugulako, bai eskoletarako, bai lanerako...
    Teknologia berriak bizitza hobetzeko eta errazteko sortu dituzte baina hau egia ahal da?
    Jende asko dago tramankulu hauek erabiltzen ez dakiena,orduan erraztu edo saihestu egiten gaituzte? Bazterketa soziala besterik ez dakarte, analfabeto sentiarazten gaituztelako.Horregatik ere ezinbestekoa iruditzen zait gai hau asko landu behar dela gizarteratze on bat lortzeko, denok alfabetatuak izan gaitezen eta bazterketa soziala gutxiagotuz.

    By Blogger Aitz Bengoetxea, at 12:19 a.m.  

  • Gero eta GKE gehiagok haien erabiltzaileei teknologia berriak erakusten diete; eskolan, berriz, gero eta gaztetxoago hasten dira gauza hauek ikasten. Hauxe guztia egiten da Ipar hemisferioan desberdintasunik ez egoteko. Baina... zer gertatzen da hego hemisferioan? Guztiz kontrakoa, gero eta ezberdintasun gehiago eta bazterketa gehiago ematen da teknologia berriak erabiltzen dituztenen eta erabiltzen ez dituztenen artean. Kasu askotan, hezitzaileok ezin dugu ezertxo ere egin, haien arazoa argi elektrikorik ez izatea da eta.
    Beraz, zertarako balio dute teknologia berriak? Egia da mundu guztiari behar duen askatasuna eta berdintasuna ematen diotela?

    By Blogger Naiara Del Olmo, at 10:17 p.m.  

  • Teknologia berriak indarrez sartu dira gure gizartean, bat aipatzearren interneta esango nuke, nola ez, hau baita zabalduena.

    Nork ez du nozbait fenomeno honi buruzko zerbait entzun? Erabiltzen ez dakienak ere, ziur entzuna duela.

    Gizarte industriletik informazioaren gizartera pasatu gara, hautatzeko aukera gehiago dauzkagu eta zenbait arlo, soziala, pertsonala,... hobe daitezke informazio eta teknologiei esker.

    Baina, denok al ditugu baliabide hauek erabiltzeko aukera berdinak?

    Ez tamalez, pertsona batzuek, zailtasunak aurkitzen dituzte tresna hauek erabiltzeko orduan; landa eremuetakoek, orain arte, ez zituzten hiri guneetakoek zeuzkaten aukera berdinak, ezta adineko pertsonek gaztean aldean eta nola ez egoera ekonomiko baxua edo/eta bazterketa soziala pairatzen dutenek.

    Teknologia berriek abantail ugari dauzkatela egia da, hezkuntza mailan adibidez, tresna hauek oso aberasgarri eta motibatzaileak izan daitezke, baina, zer gertatzen da tresna hauek eskuratzeko baliabide urriak daudenean? Zer gertatzen da ekonomikoki hauetara heltzea ezinezkoa denean? Bada, sarritan, ondorioa eskola porrota izaten da.

    Baina honek bazterketa edo marjinazioa ekar al dezake? Nire aburuz erantzuna, baietz da.

    Marjinazioa sistemikoa da, eskola porrotak, hau da, bazterketa kulturalak, bazterketa ekonomikoa/ekologikoa ekar dezake, honek aldi berean, bazterketa soziala, harremanetan, elkarbizitzan, lankidetzan,... eta honek bazterketa psikologikoa, osasunean, afektibotasunean, autoestimuan,... Guztiak elkarinterakzionatzen dira.

    Teknologia berriak beraz, aberasgarriak izan daitezke, askatasuna, elkarkidetza, berdintasuna sustatzeko tresna egokiak izan daitezke baina baztertzaileak ere bihur daitezke. Hezkuntza, bazterketa egoeretatik irteteko tresna garrantzitsua kontsideratzen da, baina noraino ez da hezkuntza errealitate honen erantzule?

    ESTI LANDABURU AGIRRE

    By Blogger Estitxu, at 11:29 a.m.  

  • nire uztez teknologia berrietaz gosatzen hari garen bitartean beste mundu erdian goses hiltzen hari dira eta esplotasioa dago guk dena edukitzeko. hau dena gizarte materialista baten bizi garelako da eta importa zaigun bakarra ordenagailua, mobila,... dukitzea da. Baina gizarte hezitzaile bezala teknologia berri hauek haimbat gauza berri egiteko balio dute hezkuntza arloan.

    By Anonymous Anonymous, at 12:30 a.m.  

  • Gaur egun, gure gizarteak, teknologia berriak gero eta eragin gehiago daukate gugan, Egia da, teknologi berri hauek, oso erabilgarriak direla, probetsus erabili daiteken teknologiak dira, gure bizitzak errazagoak bihurtzen dituztelarik.
    Bai, oso ondo daude teknologi berri hauek, baina kontua da, guztion eskuetara ez daudela, hau da, teknologi hauek dirua balio dute, eta gizabanako guztiak ez daukagu diru berdina, beraz, gizabanako batzuk ezin dezakegu teknologi hauek ordaindu, beraz, beste gizabanako batzuekin konparatuz, baztertuta gaudela esan genezake. Modu batera edo bestera,teknologi hauek bazterketa sozial bat eragiten dute, kolektibo edo pertsonen arteko ezberdintasun sozioekonomikoak areagotzen dituztelako.

    maria Fernandez

    By Anonymous Anonymous, at 10:16 p.m.  

  • Garai hauetan ezinbestekoa da teknologi berriak menderatzea, nahiz eta askok oraindik konfidantza lar ez izan beraiengan.Edozein lanposturako eskatzen dizute, gaur egun, zertxobait edo gehiago, jakitea hauei buruz, baina ez dakit zenbateraino laguntzen dien gizartean baztertuta dauden sektore batzuei, egia da asko aurreratu dugula zenbait aspektutan eta horretan garrantzi haundia izan dutela teknologi berriak.
    Nire hustez teknologi berriek bazterketa soziala areagotu egiten dute,pertsona askok ezin dute teknologi berriak ulertu ez eta haietara heldu.

    By Anonymous Anonymous, at 12:33 p.m.  

  • Argi dago gaur egun izugarri garrantzitsuak direla teknologi berriak, baina ezin dugu ahaztu pertsona guztiak ezin dutela haietara heldu, bai analfabetakuntzagatik, bai arazo ekonomikoengatik. Gauza da teknologi barriak eta bazterketa soziala nolabait lotuta daudela, ze nola aurreratuko dute pertsonak,gaur egun, teknologia berrie buruz ezertxo ere jakin gabe? Gustukoa izan edo ez argi dago mundu profesionalean eta beste arlo askotan oso lagungarri zaizkigula teknologi hauek.Interesgarria izango litzateke bai hirugarren adinekoei, bai arazo ekonomikoak dituztenei zein atzerritarrei kurtsillo batzuk ematea teknologi berriei buruz. IDOIA GARTEIZ . GIZARTE HEZKUNTZA 2. MAILA.

    By Anonymous Anonymous, at 7:03 p.m.  

  • Bizi garen gizarte neoliberalista honetan elkarkidetza aurrera eramatea ez da erraza, are gehiego, diruak egiten dituen desberdintasun ekonomikoekin. Teknologia berriak ondo erabiliz emaitz egokiak eta erabilgarriak eman ditzake. Azken finean, mundura zabaltzeko tresna ezinbestekoa delako. Gaur egun, gizarte honetan pertsona desberdinen arteko desberdintasunak areagotzen ditu, marginazioa bultzatuz. Ianire Narbaiza

    By Anonymous Anonymous, at 2:08 p.m.  

  • teknologia berriei buruz hitzegiten hasten garen momentuan, mundu guztia daki zeri buruz ari garen hitzegiten, izan ere, gizarte aurreratu batean bizi ohi gara.

    Baina, joan gaitezen gure gizartea bezain aurreratua ez dagoen beste herrialde batera eta galdetu esaterako zer den interneta. Ez dakite, ez dute ezagutuko, bazterketa izango ote da?

    Teknologia berriak garatzen dituzten pertsonek, gobernuek... baztertu egiten dituzte mundu horiek, ekonomikoki ez zaielako pena merezi, azken finean, munduak diruaren inguruan mugitzen baita.

    Ikusi ahal izan dugunez, orain dela gutxi EHU unibertsitatetik hainbat ikasle abiatu dira Nikaraguara, bazterketa soziala jasaten duen herrialdera, eta bertan Kuban egitaratu eta aurrera eraman den Alfabetakuntza programa bat aurrera eramango dute bertoko biztanleekin. Interesgarria izango da bueltatzean ikustea ia zelako teknologia berriak erabili dituzten han (erabili izan badituzte) eta ia zelan hartu duten ikasketa berri hau Nikaraguako pertsonek.

    Egia esan, ez dut uste inolako teknologia berririk erabiliko dutenik, normalean baztertu egiten direlako hainbat lurraldetan, baina benetan poztuko nintzateke erabiltzen badituzte. zergatik gu bai eta beste batzuek ez?

    ANE GONZALEZ BALLARIN

    By Blogger anego, at 5:39 p.m.  

  • Nahiz eta teknologia berriei esker zenbait proiektu lortu edo baztertuekin lan egiteko balioa euki, hauek bazterketa areagotuko dute batez ere, behintzat gaur egun. Guztiok ez ditugu aukera berdinak ez gure etxeetan ezta gure ikastoleetan, auzoetan... Batez ere arazo ekonomikoak dituztenak ezin izango dute teknologia berrei hautatu nahiz eta nahi. Beste aldetik kultura baztertu batzuek ez diote hainbeste garrantzirik emango gero eta gehiago atzerago geratuz. Azkenean esan nahi dudana da nahiz eta zenbait arazotan lagundu, kaltegarria baino ona iruditzen zaidala arlo honetan.

    By Blogger batbihiru, at 1:06 p.m.  

  • Argi dago teknologi berriak garrantzitsuak direla baina bagaude munduan hauei gutxi dakigunak eta honek buruhausteak baino ez dakarkigunak.Hala ere esfortzu handi bat egin behar dugulakoan nago baztertuta ez gelditzeko. Konturatu naiz adin txikiko umeak ere laister beren gaien barruan bat teknologi berriak izango direla eta heldu guztiek jakin beharko dugu hauek kontrolatzen.

    By Blogger Idoia, at 7:07 p.m.  

  • fjfjyfjkfjyf

    By Blogger conan, at 8:23 p.m.  

  • karmele idoia garteiz naiz edo pika, dena aldatu behar izan dut. Uste dut egin dudala komentarioa teknologiei buruz.

    By Blogger conan, at 8:24 p.m.  

Post a Comment

<< Home