Begiradak: Bitakoragileen dekalogoa

2005/11/11

Bitakoragileen dekalogoa


Blogariek edo bitakoragileek kontuan izan beharko luketen dekalogoa honako hamar aginduek biltzen dute:

1. Idatzi argi eta garbi, berriaren muinera joz eta ukitu pertsonala emanez.
2. Izenburua idatzitako testuaren erreferentzia da.
3. Testua hiperloturekin aberastu -norberak lehenago argitaraturikoekin ala sarean gai horretaz aurkitutakoekin-.
4. Idazten duzuna arrazoitu, zerk bultzatzen zaituen idaztera agertuz.
5. Erabiltzen dituzuen iturrien erreferentzia zehatzak idatzi.
6. Gramatika eta ortografia akatsak zuzendu, inork ez dezala pentsa, horrexegatik, zure pentsamendua arina dela edozein modutan eraikia.
7. Idaztea ez da lan erreza. Idazten duzunak zure nortasuna agerian uzten du. Hartu patxadaz -nahi baduzu lehenago idatzi paperean edo word batean eta geroxeago argitara eman gustukoa baduzu-.
8. Galderak planteatu. Idatzi kuriositatea piztu edo harridura sortu zaizun zerbaiten inguruan. Ez ahaztu besteen iritziek zurea aberasten dutela.
9. Argazkiz edo marrazkiz hornitu idazten duzuna irudia idazten dunaren iradokizun bihurtuz.
10. Irakurlerik onena norbera da. Ez idatzi zuk irakurriko ez zenukeena.

3 Komentarioak:

  • Hamar pausu hauek oso baliogarriak direla uste dut bitakorak sortzeko eta hauetan barne murgiltzeko.
    Idazteko oso argi izan behar da bakoitzak duen iritzia arlo horretaz eta artikuluan esaten duen bezala gogoeta sorrarazi behar dute. Eta argi euki behar da zuk irakurriko ez duzuna ez idaztea, besteek ere ez dutelako irakurriko. Intereseko gauzak idatzi behar dira. Marrazkiak eta hiperbinkuluak gehituz, arreta eta interesa pizten dutelako.
    Pausu hauek nire bitakora egiterakoan erabiltzen saiatuko naz.

    By Blogger Aitz Bengoetxea, at 3:37 p.m.  

  • Lehenago aipatuko dudan bezala, bitakorak eta blog-ak berriak dira niretzat eta 10 pausu hauek aurrera eramaten saiatu naiz baina hiperbinkuluak jartzea ez dut egin. Bestela, ortografia egiten ditudan idatzi guztietan zaintzen saiatzen naiz eta aritasunez idaztea gustoko dut. Iritzi pertsonala ematea batzuetan zaia da zuk jarri dituzun aukeratzeko gaietatik aukeratutako gaiak interesa sortu didate eta horregaitik ez zait bat ere kostatu gai horiei buruz idaztea. Ianire narbaiza

    By Anonymous Anonymous, at 2:41 p.m.  

  • Ikasgai honekin topatu eta gero ikusi nuen blogei buruz ideiarik ez neukala eta horregatik saiatu nintzen ikerketa bat egiten nire bitakora presentzia eta kontenido ona izan ahal izateko. Orain, hamar pausu hauek irakurri eta gero nire sarrerak nahiko hobetuko dira nahiz eta oso erreza ez izan: loturak eraikiz, galderak jarriz aditasuna lortzeko... Oso baliagarriak izango gaituzte hamar pausoak denoi lan on bat egiten saiatzeko.

    By Blogger batbihiru, at 7:05 p.m.  

Post a Comment

<< Home