Begiradak: Eten digitala dela eta

2005/11/10

Eten digitala dela eta


Egun hauetan gizarte komunikabideetan behin eta berriro entzun dut munduan dagoen eten digitalaz dagoen kezka. Honek gogara ekarri dit 2005-10-01eko Berria egunkariak “Gaiak” izeneko atalean Hirugarren munduko haur orori ordenagailu eramangarria emateko egitasmoak, aurrera izenburuaz zekarren honako informazioa: "Brasil, Txina, Egipto, Thailandia eta Hegoafrikako haurrak izango dira lehenak. Hala iragarri du Nicholas Negroponte Massachusettsko Teknologia Institutuko adituak. Negroponte 85 euro baino gutxiago kostatuko duten ordenagailu eramangarriak diseinatzen ari da . Helburua hau da: aberatsen eta pobreen arteko eten digitala murrizteko, haurrei ordenagailu bana ematea. Diseinatzen ari diren makinak gomazko estaldura izango du, haurren eskuetan iraun dezan. Linux sistema eragilearekin funtzionatuko du. Ez du disko gogorrik izango, baina memoria txartelak erabili ahalko dira.
Herrialde askotan argindarra bermatuta ez dagoenez, ordenagailuak biradera bat izango du, bateriak betetzeko. Interneten telefono kablerik gabe sartzeko ahalmena izango dute. Datorren urtearen amaierarako edo 2007. urtearen hasierarako hasiko dira ordenagailuok zabaltzen. Urtero 100-150 milioi gailu egitea espero dute. Ordenagailua ezingo da, ordea, merkatuan erosi. Soilik hezkuntza agintariek eskatu ahalko dituzte, eta fabrikazio kostuan emango zaizkie".

Negropontearen egitasmo honetaz gehiago sakondu nahi baduzu jo dezakezu 2005-09-30ean El Pais egunkariak zekarren informazioara.

Dena den, zuri Gizarte Hezitzaileko adarreko ikaslea zaren horri bereziki komendatzen diot La brecha digital kontsultatzea eta gai honetaz gehiago sakondu nahi duenari Arturo Serrano Santoyo & Evelio Martinez Martinez idazleek idatzi duten “La brecha digital: mitos y realidades” izeneko liburua irakurtzea (laburpena pdf formatuan sarean aurkitu dezakezuna)

9 Komentarioak:

  • 3. munduko haurrak premia asko dituztela guztiok dakigu baina hori guztien artean lehentasuna dutenak badaude. Esate baterako, gozea, hezkuntza edo benetazko etxeak non argia euki dezaten interrupture batin eman eta gero 1go munduko ume batek bezala.
    Nire ustez ideia bezala ez da txarra baina horretan inbertituko duten dirua [83(€ ordenagailu bakoitzeko) X 15.000.000 (ordenagilu urtero) = 1.245.000.000€!!!] lehen esandako beharretan inbertitzea askoz inportanteagoa dela, izan ere zelan ikasiko dute ordenagailu bat erabiltzen ez badakite irakurtzen pantailan jartzen duena?

    By Blogger MiRiaM, at 4:49 p.m.  

  • Gaur egun gero eta zabalagoa da aberatsen eta pobreen zuloa eta noski, gero eta teknologia berrien sorrera ahalbidetzen du zuloa handiagoa izaten. Ondo iruditzen zait,behintzat, momentu batzuetan, banantzen gaituen zulo horren murrizketa emateko pausoak sortzea, hala ere, ez dut uste artikuluan aipatzen den soluzioa egokiena denik. Gaur egun pobrezian bizi direnak ez dute ordenagailu baten falta, gainera, nahiz eta guretzako prezioa oso ona izan gende askok ezin izango lukeen erosi eta erostekotan ez dut uste asko erabiliko zutenik. Nik beraien egoeran egon ezkero ordenagailua salduko nuke diru kantitate bat edukitzeko. Gainera ehuneko zenbatek dakite irakurtzen eta idazten? Iñork pentsatu al du hortaz? Harrigarria irugitzen zait hain oinarrizkoak diren gauzetan ez pentsatzea:etxebizitza baten beharra, hezkuntza bat jasotzeko eskubidea... Ondorioz, uste dut beste leku batetatik edo beste soluzioetatik hasi egin beharko zela, gainera, nork erakutsi behar die haur horriei ordenagailuak erabiltzen? Eta horren truke dirua eman beharko lukete?
    Bestetik uste dut, ideia ez dela guztiz txarra, hau da, arazo larri baten aurrean gaude eta hontaz konstziente izatea garrantzitsua da kasu hontan gertatzen den bezala, nahiz eta ideia guztiz ez konbentzitu.

    By Blogger gitani, at 2:22 p.m.  

  • Teknologia berriek gure gizartean aurrerapausu handia suposatu dutela argi dago. Hauei esker muga garrantzitsuak hautsi egin dira eta badirudi, bide batez, behar dugun guztia sarean aurkitu dezakegula.
    Hala ere, abantaila hauen guztien aurrean, alde negatiboak ere badaude eta hauen artean dago, hain zuzen ere, artikuluan aipatutako eten digitala. Zoritxarrez munduko biztanleriaren gutxiengo batek bakarrik goza dezake teknologia berrien zerbitzuez, biztanleriaren gehiengoak hauek erabiltzeko aukerarik ez duten bitartean. Honek, aberatsen eta pobreen arteko betiko banaketa gorrotagarria dakar.
    Teknologia berrien zabalkuntza beharrezkoa da eta, horregatik, testuan azaltzen den ideiarekin erabat ados nago. Hala ere, ordenagailuak ematearekin ez da nahiko izango. Pertsona prestatuak ere beharko dira erabilpenean laguntzeko.

    By Blogger maitebilbao, at 5:21 p.m.  

  • Gaur egun, informazioaren gizartean bizi gara, teknologia berriek indar handia hartu dute eta ordenagailua gaur egun beharrezkoa den tresna bat bilkatu da.

    Nork ez dauka ordenagailurik gaur egun? Jada, galdetzen ez den zerbait da denok daukagulako, baina, garapen prozesuan dauden herrialdeak tresna hauetatik oso urruti daude oraindik.

    Eten digitala omen dago eta hau nolabait konpontzeko ordenagailuak eramatea pentsatu da herrialde hauetako haurrei; bueno... ezin da esan txarto egina dagoenik, aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak piska bat murrizten dituelako baina, hau al da haur hauek behar dutena? Gainera, argindarrik ez dagoenez, bateriaz funtzionatuko dute, eta argindarra? Zergatik ez da arazo hau konpontzen lehenago?

    Egia esateko, ez diot zentzu handirik aurkitzen ideia honi.

    Batzuk gosez hiltzen dira, eta hobe daudenak beste arazo larri batzuk ere badituzte; hezkuntza maila pobrea, etxebizitza kaskarrak...

    Beraz, nire galdera hurrengoa da, hain da garrantzitsua eten digital hori beste hainbeste arazo ikusiz gero?

    ESTI LANDABURU

    By Blogger Estitxu, at 11:33 p.m.  

  • Nire ustez, ekimen hau oso garrantzitsua izango da "3. mundua" askatzeko. Betidanik pentsatu dut, miseran bizi duten pertsona horiek, hortik ateratzeko bakarrik beraien kabuz egin ahal dutela. Ekimen honekin, teknologia berrien mundura hurbilduko dira pertsona horiek guztiak. Eta gaur egungo gizartea mugitzen duen gauza inportantenetariko batek, teknologia da.
    Baina, benetan komeni ahal zaio "1.mundua"ri pertsona horiek pobreziatik ateratzea? Ekimen hau izango al da beste aurpegi garbiketa bat? Argi dagoena da, ordenadoreak ematen badizkiete baina kanpoko zorrak mantentzen badituzte edota gudetara derrigortzen jarraitzen badituzte, ekimen honek ez duela ezertarako balio.

    By Blogger aintzane, at 11:55 a.m.  

  • Lotsagarria iruditzen zait artikulu honen gaia benetan, eta beraientzako iraina izan litekeela uste dut. Nori bururatzen zaio, aberatsen eta pobreen arteko eten digitala murrizteko proiektu bat martxan jartzea. Proiektu honetan gure ezjakintasun/ignorantzia agerian usten dugula pentsatzen dut. Nire ustez, bizitzako momentu honetan, 3.eta lehen munduaren arteko ezberdintasunak murrizteko asmoak baditugu, arlo digitala azkeneko lekuan utzi beharko litzateke. Hasieratik aipatu behar dudan gauza bat zera da, askotan pentsatzen dugu 3.mundua-ri laguntzeko hara joan behar dugula, dirua edo materialak bidali behar ditugula.... oraindik, ez gara kontziente, arazoa hemen dagoela, egin beharreko lana, hemen egin behar dela, eta haiek gure erruz bizitzen dutela bizi duten egoera, gu ondo bizitzeko beste batzuk zapaltzen ditugula etab... Beraz, 2 mundu hauen desberdintasunak murrizteko helburua baldin badaukagu, argi izan behar dugu, hango egoera ondo izateko, eta egoera on hau mantentzeko, gure bizitzetan, zerbait aldatu behar dugula,eta hori da lehen pausua. Jende askok pentsatzen du asko lagundu duela Nikaraguan hile bat ur putzu bat eraikitzen, baina nork beteko du putzua agortzean? Apurtzen baldin bada, nork erreparatuko du?, laguntza mota hauek, momentuko laguntzak dira, epe motzerako helburuak, kooperazio eraikitzailea. Horrek ez du benetako laguntza suposatzen. Aipatu behar dudan beste gai bat zera da, hango errealitatea eta hemengoa, guztiz ezberdinak dira, ondo pentsatu behar da gauzatuko diren proiektuak benetan, haientzako laguntza edo beharrezkoak diren zerbait diren, askotan guretzako beharrezkoak diren tresnak haientzako ez direlako, eta alderantziz. Benetan uste duzue, adibidez Afrikako 7 urteko haur batek ordenagailu bat behar duela??? Mesedez!!! Badirudi teknologia berriek itsutzen ari gaituztela baina argi izan behar dugu kutxu humanista ezin dezakegula galdu, eta teknologia baino askoz garrantzitsuagoa den zerbait eskaini ahal zaiela argi izan behar dugu; maitasuna, beroa,

    By Blogger mollytxu, at 2:24 p.m.  

  • Egia da gaur egun teknologia berriek garrantzi handia dutela eta eguneroko bizitzaren parte dirla.Egun ordenagailua beharrezko tresna bat da eta edonork du bere etxean, baina garapen prozesuan dauden herrialdeak aldiz ez dute aukera hau lehenago beste gauza garrantzitsuagoak daudelako egiteko.
    Artikulu honeta aipatzen da hirugarren munduko ume orori ordenagailu eramangarria emateko asmoa.I deia ona iruditzen zait baina uste dut hori baino lehentasun arinagoa duten gauza asko daudela eta horren ondoren edo gauza horiekin batera ideia hau aurrera eramatea.
    Jendea herrialde hauetan gozez hiltzen ari da eta ez dute ezer.
    Uste dut aurreratuago dauden herrialdeetan ondo egongo litzatekela baina herrialde ez garatuetan lekuz kanpo dagoela iruditzen zait lehentasun gehiagoko gauza asko daudelako.

    JUGATX MADARIAGA

    By Blogger bizitza, at 1:19 p.m.  

  • Hirugarren mundu bat dagoela guztiok dakigu baina gertuago beste bat daukagula ia inork ez daki edo nahiz eta jakinaren gainean egon gehienetan baztertzen edo iskutatzen dugu.Gure ondoan dagoen mundu hori laugarren mundua deitzen da eta honetan sartzen da sistematik kanpo gelditzen den jendea; hala nola; toxikomanoak, elbarrituak etb.Huek teknologia berriak oso urrun dituzte baina guk benetan uste dugu haiek hauen beharrizan dutela? Nik uste dut ezetz eta garrantzisuagoak diren beste hainbat gauzak behar dituztela nahiz eta materialak ez izan. Artikuluan esaten dena faregarria iruditzen zait. Alde batetik,unibertsaltasuna goraipatzen ez delako, eta beste alde batetik, jende artean ezberdintasunak areagotzen dituelako, gutxitzen edo ezabatu arren. Nire ustez gizarte materialista honetan ez ditugu bebetako baloreak eta printzipioak kontutan hartzen eta ondorioak pairatuko ditu. Espero dut ez bizitzea lehengo pertsonan.

    By Blogger vanessa, at 8:25 p.m.  

  • Artikulua irakurri eta bertan azaltzen den egitasmoaren inguruan bi ideia kontrajarri sortu zaizkit.

    Alde batetik, ordenagailu honen aldeko jarrera sortu zait. Bizi garen informazioaren gizartean,informazioa eta bere erabilpena da benetako boterea. Informazio honen eskuragarritasuna teknologia mailak zehazten du. Herrialde bateko garapena (eta ongizate maila), herrialdeko teknologia mailari oso lotua dago. Garapen bat bermatu nahi duen herriak, teknologian inbertsio handiak egin beharko ditu. Biztanleriak ere informazioa eta teknologia bere esku izan beharko ditu. Informazioak boterea esan nahi du.
    Artikulu honetan aurkezten den ordenagailu eramangarriak hirugarren mundua deritzogun herrialde askotan, teknologietara eta informazioa heltzea erraztuko du.Norbanakoaren garapenerako eta orokorrean herrialdearen garapenerako onuragarri izango dena.

    Beste alde batetik ordea, ideia nahiko hipokrita iruditzen zait. Gosez egunero haurrak hiltzen diren herrialdetarako ordenagailu bat asmatu dugu. Berau sortzeko ikerketan eta produkzioan milaka miloi euro gastatuko ziren. Eten digitala apurtzeko tresna egokia izan daitekeen arren, ez al dira lehenengo oinarrizko arazoak konpondu behar? Gosea duen pertsona batek, jana bilatzen emango du eguneko denbora gehiena. Daukagun biziraupen senak horretara eramaten gaitu. Beraz, gosez edo egarriz dagoen pertsona batek ordenagilu hori erabiltzeko denbora eta gogoa izango du? Ez dut uste. Tresna oso egokia izango da baina hori aurretik beste arazo asko konpontzeko ditugula uste dut.

    Beti ere jaio naizen herrialde pribilegiatu honetatik hitz egtien dut, nire ikuspuntutik. Nik ez dut inoiz nire oinarrizko beharrizanak asetzeko arazorik izan. Ez dut inoiz goserik pasatu eta behar izan dudana baino gehiago eduki dut eta daukat. Artikulu hau hirugarren munduko herrialde hoietako batean janaririk ez daukan bati eman beharko genioke eta bere iritzia eskatu.

    By Blogger Aiora Azagirre, at 5:29 p.m.  

Post a Comment

<< Home