Begiradak: Bitakorak hezkuntzan eta irakaskuntzan

2005/11/15

Bitakorak hezkuntzan eta irakaskuntzan


Bitakorak sarean albisteak eta berriak komentatzeko tresna ahaltsu bihurtzen ari dira etengabe. Interenetek eskaintzen dituen zerbitzuen artean kolaboratiboena, agian, nire iritziz. Elkarrekintza ikaskuntzan bultzatzen duen hezkuntza joeraren ikuspuntutik begiratuta etorkizun laburrean tresna honek zer esanik izango du. Gure aurretik, EHUko Leioako Kazetaritzako Gorka Palazios katedradunak -euskal bitakoragintzaren aintzindaritzan ibilia- idatzia du tresna honen irakaskuntza-balioaz. Bere ustez, bitakorak irakaskuntzan erabiliz gero honako sei ekintza sustatzen dira: idatzi, gogoeta egin, kritikatu, elkarri eragin, antolatu, galdetu. Arrazoi horrexegatik, bereziki gomendatzen dizuet berak idatzitako “Bitakoren onurak irakaskuntzan eta” artikulua irakurtzea, ekintza horietaz esaten duenaz mantsoago hausnartu dezazuen! Gai honetaz eta euskal bitakoragintzan sakontzeko hona hemen beste bi artikulu: batetik, berea den “Edublogak, irakaskuntzako erreminta aurreratuak”, eta, bestetik, “Blogen buztan luzea eta harpidetza motza” Luis Fernandezena.

10 Komentarioak:

  • Primeran iruditzen zait Blog hauek hezkuntza munduan erabiltzea eta ikasleek eskuragarri duten tresna bat izatea. Uste dut, une honetan, ikasleei kritikoago izaten erakutsi behar diegula eta honi esker, agian lor dezakegu. Gaur eguneko gazteek ez dakite haien buruei galderak egiten eta ikusten duten guztia sinesten dute. Ez dute ezer kuestionatzen eta hori ez da bat ere ona.
    Beraz, Gorka Palazios katedradunak diona ez dago bat ere gaizki eta lortu behar dugu gure ikasleek haien buruei galderak egiten ikastea, antolatzea, elkarri eragitea, kritikatzea, gogoetak egitea eta idaztea.
    Hauen bitartez horrelako zerbait lortzen badugu, tresna positibo gisa ikusiko nituzke teknologia berriak deritzogun horri.

    By Blogger Naiara Del Olmo, at 9:03 a.m.  

  • Uste dut gizarte hezitzaileentzat, zein, irakasleentzat oso baliogarriak izan daitezkeela. Baina, askotan baliabide hauek ezezagunak dira, horregatik, nire ustetan ezinbestekoa da hauen ezagutzara zuzenduta dauden irakasgaiak egotea. Etorkuzinean halako baliabieak oso baliogarriak izan daitezkeelako kolektibo anitzekin lan egiteko orduan,aplikagarritasun handia baitute. Beraz,irakasgai hauen bidez bereganatutako ezagutzak praktikan jartzea ezinbestekoa dela uste dut. Batez ere, kontutan hartzen baldin badugu teknologia eta baliabide teknologikoen presentzia eta indarra gero eta handiago dela hezkuntzan.

    By Blogger udaberria86, at 3:41 p.m.  

  • Egia da bitakorak oso aberasgarriak izan daitezkeela hezkuntza mailan. Alde batetik, motibatzaileak izan daitezke, hau da, hezkuntza metodologia tradizionaletik at, aukera berriak aurkezten dituen tresna da eta lan egitera motibatu eta bultzatu dezakeela uste dut.

    Beste alde batetik, gogoeta/hausnarketara bultzatzen du eta hau oso alde garrantzitsua da ikasleentzako, edukietatik harago joan ahal izatea; kritikoak izaten ere ikasten dute, kritikotasuna lantzen da, beste ikaskide batek idazten duenari buruz komentatu dezakete, galderak egin,... Besteen hausnarketak kuestionatu eta hausnartu, eta hau bizitza errealean ere oso garrantzitsua dela iruditzen zait.

    Baina ikasle batek besteen maila berbera ez daukanean... arazoak sortu daitezke?
    Agian bai. Blog edo bitakorak erabiltzean, bakoitzaren hausnarketa eta ideiak publikoak bihurtzen dira eta honek, hezkuntza mailan arazoak edo ezintasunak dauzken ikasleetan, asko suposatu dezake.

    Dena den, alde oso positiboak dauzkala iruditzen zait eta pena merezi duela ere.

    Aro teknologiko/digitalean barneratzen gabiltza eta honek izan ditzakeen alde positiboak probetxatzen jakin behar da.

    ESTI LANDABURU AGIRRE

    By Blogger Estitxu, at 11:55 a.m.  

  • Aurten arte teknologia berrien aurrean dudan ezjakintasuna medio, bitakoren inguruan ezer gitxi nekien. Hasieran gaiak behartuta, beldur horri aurre egin eta blog-en munduan barneratu nintzen. Inondik ere ez nuke esango horrenbesteko interesa sortuko zidanik.

    Benetan trenza garrantzitsua iruditzen zait elkarlana eta elkarekintza bultzatzeko. Hurbileko eztabida, hausnarketa, galdeketa, erantzun cunea deritzot. Arina eta erraza erabiltzeko.

    Hori bai duen publikotasun hau, pertsonalki, muga bihurtu zait abantaila baino gehiago.

    Itsaso Saizar

    By Anonymous Anonymous, at 7:17 p.m.  

  • Egia esan nik ez nuen ideiarik ere ez bitakorak zeudela interneten, oraingo urtean konturatu baitnaiz onetaz ikazgai honetan. Nire uztez oso egokiak dira hezkuntzarako bitakorak haimbat berri interesgarri aurkitu ahal dituzulako eta irakurri eta gero zure iritzi librea emateko aukera duzulako eta nire uztez hori naiz emaolearentzat edota artzailearentzat gauza berriak ikasteko eta gai batez edo azkotaz jendearen iritzia ikusteko balio duelako. Nire uztez boto positiboa dituzte bitakorak hezkuntzan

    By Anonymous Anonymous, at 12:40 a.m.  

  • Bitakora orain arte ezagutzen ez nuen tresna bat da, baina ikasgai honekin eta lan bat honen inguruan lantzean konturatu egin naiz hezkuntzarako erabilgarria dela, bertan zure iritziak plasmatu ahal ditzakezulako eta besteen iritziak irakur ditzakezulako,horrela gai bati buruz informazio eta iritzi ezberdinetaz jabetzeko aukera daukagu.

    Maria Fernandez

    By Anonymous Anonymous, at 10:03 p.m.  

  • Blog-a, zer ete da?? galdera bera egin nion neure buruari,lehenengoz entzun nuenean. Ez nekien zer zen, zertarako zen, zein funtzio zeukan...baina bueno azalpen batzuekin eta zenbait galdera eginda, laster izan nuen, honi buruzko ezagutza.

    honen erabilera ondo ikusten dot. motibagarria den metodo bat da, izan ere, gai ezberdinen inguruan irakurri, hausnartu, hitz egin ...dezakezu. Horrek, azken finean, gauza askotan eta egoera desberdinetan kritikoa izatera eramaten zaitu, eta hori, dudarik gabe gizarte "moderno" honetan falta den ezaugarri klabe bat da, nire ustez behintzat.

    By Anonymous Anonymous, at 5:10 p.m.  

  • Egia esan, onartu behar dut teknologia berrietan ez naizela oso aditua. Blog-ei buruz lehenengo informazioa zure klasean entzun nuen. Iritziak eta gogoetak erabateko askatasunarekin aurrera eramateko leku aproposena iruditzen zait eta gainera elkarkidetza bat sortzen da, baten eta bestearen iritziak idatziz eta iritzi desberdinen artean eztabaidak sortuz. Edozein pertsonak parte hartu dezake inongo baldintzarik kontutan hartu gabe eta horrek iritziak aberasten ditu eta pertsona desberdin gehiagoren pentsamenduetara zabalduz. Ianire Narbaiza

    By Anonymous Anonymous, at 2:28 p.m.  

  • Bitakorak oso erabilgarriak izan daitezke irakaskuntza munduan. Gaur egungo mundu globalizatu honetan oso inportantea da bakoitzak bere iritzi pertsonalak adieraztea eta besteekin elkartrukatzea. Tresna berri hauekin besteek zure iritzia irakur dezakete eta interneten bidez debate bat egin.
    Baita informazio asko aurkitu dezakegu eta informazio horri buruz dugun iritzia publikatu. Nik ez nuen blogen mundu hau ezagutzen baina hemendik aurrera gehiago ikasiko dudala uste dut.

    Julen Albizuribe http://julen-albi.blogspot.com/

    By Blogger julen, at 11:38 a.m.  

  • Bitakora hitza lehen aldiz zure irakasgaia hasterakoan entzun nuela esan beharra daukat. Gure talde lanak, hain zuzen ere, bitakorek irakaskuntzan duten garrantziaz hitz egiten zuen. Gaiaren inguruan informazioa jasotzen hasi nintzenean, oso tresna interesgarriak direla ikusi nuen. Irakaskuntza munduan ere oso erabilgarriak izan daitezkeela uste dut. Alde batetik, teknologia berriekin kontaktuan jartzen gaituzte, eta hau ikasleentzako motibagarria edo erakargarria izan daitekeela uste dut. Gainera, erabiltzeko arinak eta nahiko errazak direla uste dut. Iritziak eta artikuluak dohainik idazteko eta publikatzeko toki aproposa da. Bertan ere, argazkiak, bideoak beste web orrialdeekin loturak eta beste hainbat gauza ipini daitezke. Soilik, irudimen eta denbora pixka edukita oso blog interesgarriak sor daitezke. Hona hemen Granadako institutu bateko ikasleek egingako bloga. Klik egin eta ikus ezazue gazte hauek sortutako bloga

    "http://2dmanjon.blogia.com/temas/noticias.php">bitakorakhezkuntzan

    By Blogger jaio, at 7:20 p.m.  

Post a Comment

<< Home